Azken egunetako lapurreten harira:
Azken asteotan, hainbat lapurreta edo lapurreta saiakerak izan dira Andoaingo etxebizitza batzuetan. Lehenik eta behin, lerro hauetatik gure elkartasuna adierazi nahi diegu lapurreta sufritu duten herritar horiei. Beren ezinegona gurea egiten dugu.
Hernaniko Ertzainetxeko Buruzagiarekin eta Udaltzainburuarekin informazioa eta irizpideak elkartrukatu ostean, Udal Gobernuak zera adierazi nahi du:
- Norbaitek lapurreta izaten badu etxean, dei diezaiola Udaltzaingoari edo Ertzaintzari ezer ukitu aurretik.
- Inguruko herrietan gertatu denean egin den bezalaxe, egun hauetan Andoainen zaintza indartu da. Eta halaxe izango da hurrengo orduetan.
- Gertaera hauek sortzen duten ezinegona ulertuta ere, lasaitasunerako deia egin nahi dugu.
Ez da Andoainera mugatzen den arazo zehatza, horregatik Ertzaintzari eta Udaltzaingoari lana erraztea garrantzitsua da. Jakin badakigu zuhur, etenik gabe eta irmo lanean ari direla.
Informazio zerbitzua:
- Udaltzaingoa: 943 300 819.
- Ertzaintza: 943 53 88 40.