2019ko udal hauteskundeak

Kanpainako lehen hitzorduak

Jon Ander Ubeda 2019ko mai. 11a, 08:52

Eskuorriak eta iragarkiak zabaltzeaz gain, alderdiak ekitaldi publikoak egiten hasi dira. Igandean PSE-EEren ekitaldia Goikoplazan, asteartean Elkarrekin Podemosen ekitaldia Zumea plazan, EH Bildukoen herri afaria Espigoian... 

Maiatzak 11, larunbata

  • Andoaingo PSE-EE: 11:00 Merkatu plazan izango dira. 

Maiatzak 12, igandea

  • Andoaingo PSE-EE: 12:30 Ekitaldia Goikoplazan, Denis Itxaso eta Maider Lainezen parte hartzearekin. 

Maiatzak 14, asteartea

  • Andoaingo Elkarrekin Podemos: 18:00 Ekitaldia Zumea plazan. Euriarekin, Ondarretan.

Maiatzak 15, asteazkena

  • Andoaingo EH Bildu, EAJ-PNV, PSE: 19:00 Aiurrik antolatutako debatea Basteron, hiru alkategaien parte hartzearekin.

Maiatzak 17, ostirala

  • Andoaingo EH Bildu: 18:30 Kotxe karabana.

Maiatzak 18, larunbata

  • Andoaingo EH Bildu: 14:00 Herri bazkaria Espigoian. Txartelak Irunberrin eta Bilgunean salgai.

 

*[Alderdien hitzordu gehiago erantsiz joango gara, datozen egunetan]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!