Maider Lainezek ireki du ekitaldia, eta nagusiki Andoaingo gazteen eta adinekoen alde martxan jarri nahi dituen neurriak iragarri ditu. Hautes programaren ildo nagusiak azaldu ditu.
Segidan, Denis Itxasok berdintasunaren alde hitz egin du eta horretarako Realeko nesken eredua hizpide izan du. Horrez gain, Perez Rubalcaba gogoan izan du eta Jesus Egigurenen ekarpena aintzat hartu du. Bakearen alde egindako lanagatik hitz gehienak hari eskaini dizkio. Aginte makila emanez amaitu da ekitaldia, taldeko argazkia egitearekin batera.
EAJ-PNVri mezu argia
Zuzen eta zorrotz hitz egin du Itxasok, EAJ-PNVri adostutakoa bete egin behar dela gogorarazteko: “Ez gaude Tamayazo berria onartzeko prest, iraganean EH Bilduri agintzen uzteko. Andoain herriak aldaketa behar du”.
Bideoa, gaztelaniaz: