2019ko udal hauteskundeak

Demokrazia garaiko boto kopuru gehien lortu du EH Bilduk

Jon Ander Ubeda 2019ko mai. 26a, 22:32

Andoni Alvarez buru den EH Bilduk garaipen argia lortu du Andoainen, azken hiru agintaldietako emaitzarik onena lortuz. 2823 boto ditu (7 zinegotzi), eta bigarren izan zen PSE-EE alderdiari alde handia atera dio (1940 boto, 5 zinegotzi). EAJ-PNV alderdia hirugarren izan da (1680 boto, 4 zinegotzi). Elkarrekin Podemos alderdia izan da laugarren (606 boto, zinegotzi 1) eta PP bosgarren (204 boto). 

Hauteskundeen rankinga:

Demokrazia garaiko boto kopuru handiena lortu du EH Bilduk. Rankinga:
2823 boto EH Bildu 2019
2727 boto EAJ-PNV 1979
2634 boto EAJ-PNV 1983
2677 boto EAJ/EA 2003
2500 boto EH Bildu 2011
2362 boto PSE-EE 2007
2112 boto EH Bildu 2015

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!