EH BILDU
“Balorazioa oso oso ona da, inoiz ateratako emaitza onenen aurrean gaude. 2823 boto atera ditugu, bigarren eta hirugarren alderdiei oso alde handia ateraz. Oso pozik gaude egindako lanarekin, eta egindako kanpainarekin. Genituen sentsazio onak gainditu egin ditugu. Emaitza honekin azken urteotako kudeaketari nota ona jarri diote, bereziki Ana Carrerek gidatutako lantaldeari. Hori ere azpimarratu behar dugu.
Esan genuen hautagaitza herritarra eta zabala osatu nahi genuela, EH Bilduk bere oinarria eta parte hartzea zabalduta. Herritarrek hori begi onez ikusi dute. Aurreantzean, baikor gara. Andoaingo gobernagarritasuna askoren lanarekin egin beharko da, baina herritarrek EH Bildu erdigunean nahi dutela argi utzi dute. Andoain herriak EH Bildu alkatetzan egotea erabaki dute. Bihartik aurrera ardura hori hartuta Udal gobernua osatu eta Andoainerako gobernu programa osatzen ahaleginduko gara”.
PSE-EE
“EH Bildu zoriondu nahi dugu, irabazle argia delako. Andoniri eta bere lantaldeari, beraz, zorionak lortutako emaitzagatik. Eskerrak, bestalde, babesa eman diguten 1940 herrikideei. Apirilaren 28ko datu berberak lortu ditugu eta, beraz, emaitzak onak dira. Pozik gaude Andoainen PSE-EE indartsu dagoelako. Nabarmen geratu da Andoaingo bigarren alderdia garela. Oso argi dago, eta Andoainek EH Bilduren alternatiba gisa ikusten gaitu. Eskerrak eman nahi diegu berriro babesa eman digutenei”.
EAJ-PNV
“Andoaindar guztiak zoriondu nahi ditugu, gaurko eguna eredu izan baita. Normaltasunez joan da eguna. Zoriondu nahi dugu, bestalde, gaurko garailea: Andoni. Bozkatuena izan delako zorionak.
Gure emaitzak ez dira onak, ez dira asebetetzen genituen aurreikuspenak eta bihartik aurrera Andoainen alde lanean jarraituko dugu.
Andoaindarren erabakia errespetatzen dugu, nahiz eta gure aurreikuspenak ez bete. Zinegotzi kopuruari eusten diogu eta bihartik aurrera lanari ekingo diogu”.
ELKARREKIN PODEMOS
“Bistan da balorazioak ez duela ona izan behar, gure emaitza oso kaskarra delako. EH Bilduri zorionak, eta gugan konfiantza jarri dutenei eskerrik asko”.