2019ko udal hauteskundeak

Lainezen lehen orduak alkatetzan

Jon Ander Ubeda 2019ko eka. 17a, 12:14
Maider Lainezen lehen eguna alkatetzan.

Maider Lainez alkatearen lehen orduak izaten ari dira Andoaingo udaletxean. Goiz osoan zehar lansail ezberdinetatik igaro da, langileak agurtzeko. Hurrengo ordu eta egunetan Anbrosia Olabideko bulegoa utzi eta Alkatetzara igaroko da, bertatik lau urteko agintaldiari ekiteko. 

Pozarren dago, ekitaldia normaltasun osoz igaro zelako. Eta bereziki eskertuta EH Bilduko lantaldearekin, Udal korporazio berriaren osaketan giroa lasaitzeko egindako ahaleginagatik. Mezu hori bera adierazi du hedabide ezberdinen aurrean egindako elkarrizketetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!