Eguzkipean ospatu da txuleta jatea, giro ezin alaiagoan, Andoaingo auzoetako zazpi jai batzordeek (Buruntza, Goiburu, Kaletxiki, Karrika, Santa Krutz, Etxeberrieta eta Sorabilla) antolatuta. Eguzkitakorik zatarrenaren lehiaketa jokatu da, eta kuadrilla irabazlea azken bi urtetako berbera izan da. Kantu Kalejirako taldeak eta Maizorri txalaparta eskolako kideak bertan izan dira, eta Jon Eskudero bertsotan eta kantari aritu da bazkarian zehar.