2019 eka 26 Andoain
Susana Cencillok zuzentzen duen Soinuak musika eskolako haur eta gaztetxoek emanaldi polita eskaini zuten San Juanetan. Goikoplazako oholtzan, eskolako txikienek akordeoilari eta gitarra joleekin batera, hainbat abesti jo zituzten. Tartean, Baratzeko pikuak, Donostiako umeen inauteriak, Polka, Yelow submarine, Do re mi, edo eta, Oihaneko liburua. San Juan Zortzikoaren amaitu zuten ikuskizuna. Gaztetxoengan musikarako kultura ederki asko lantzen du Soinuak eskolak.