San Juan egunean, Axeri Dantzaren ostean kontsejupeko esku pilotako finalak jokatu ziren. Gaztetxoetan, Aimar Beroz-Julen Gaztañaga bikoteak eskuratu zuen txapela, Mikel Gaztañaga-Joseba Beroz bikoteari 22-8 irabazi eta gero. Helduen mailan, Julen Loidi-Mikel Arberas 22 / Oier Irazu-Aritz Eskudero 14 izan zen azken emaitza. Iraganean kontsejupeko martingala guztiak ezagutzen zituen Joxe Manuel Erkizia bertan izan zen, eta bera izan zen gonbidatu berezia sariak emateko orduan.