Kontzertu berezia eskaini du Olagain Txistularien Elkarteak bere sorreraren 40. urteurrena ospatzeko, eta ondoan izan ditu Andoaingo hainbat dantzari eta musikagile: hain zuzen, Aiora Eskudero dantzaria, Urki dantza taldeko dantzari txikiak, Agustin Leitza elkarteko danbor joleak eta Antonio Calleja baritonoa.