Hitzordu ugari Andoainen, larunbat arratsaldean

Jon Ander Ubeda 2019ko uzt. 20a, 12:28

Goikoplazan dantza garaikideari loturiko bi emanaldi izango dira, 19:00tan eta 20:00tan. Zumea plazan, berriz, zuzeneko musika 19:00tik 21:00era.

"Kale giroan" zikloaren baitan bi dantza ikuskizun eskainiko dituzte Goikoplazan, 19:00tan eta 20:00tan. Ordu beretsuan "Terraza kontzertua" egitasmoa abiaraziko zute Zumea plazan, Txuribeltz eta 97 tabernetan. Saio guztiak doakoak.

KALE GIROAN ZIKLOA

EL FIN DE LAS COSAS
Uztailak 20, larunbata. 19:00. Goikoplaza. 22 minutu. Dantza.  

Eva Guerreroren konpainiaren eskutik, dantza garaikidea kalean. Bizitzan hartzen ditugun erabakiez eta horiek gure aldamenekoengan duten eraginaz hausnarketa, artearen bitartez. Saioan zehar, honako gaiak landuko dituzte: ekitea, erreakzionatzea, ez ekitea, gogogabetasuna, ahultasunak, erritmoa galtzea, aukerak, amore ematea, ezartzea, gure baitan pila-tzen ditugun sentimenduak, gertatzea nahiko genukeena eta benetan gerta-tzen dena".

LAU EME
Uztailak 20, larunbata. 20:00. Goikoplaza. 20 minutu. Dantza.  

Haatik konpainiaren eskutik, emakumeak garai ezberdinetan gizartean jokatu duen paperari buruzko dantza ikuskizuna da. Konpainiak urteetan zehar emakumeen ahalduntzea lortzeko bidean egin behar izan duten borroka agertu nahi izan du. Itxuraz libre eta independientea…, baina oraindik euren jokabideengatik uneoro epaitzen duen gizarte batean.

 

TERRAZA KONTZERTUA

PATON
Uztailak 20, larunbata. 19:00-21:00. Zumea plaza. 97 taberna.  

Funk, reagge, bossa, jazz eta blues musika zuzenean.

 

LOS 3 / 3ROK
Uztailak 20, larunbata. 19:00-21:00. Aingurasutegi. Txuribeltz taberna.  

Kubatar musika: salsa, merenguea, son musika...

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!