Iaz, Goiburun lehen sega desafioak ikusmin handia piztu zuen. Aurten ere herritarrak Etxeberrietara hurbilduko direla aurreikusi dute antolatzaileek. Partaideak hauexek izango dira, bide batez esanda, iazko berberak:
- Antton Arruti (Santa Krutz)
- Malou Henriksen (Goiburu).
- Mikel Jauregi (Buruntza).
- Unai Larrarte (Etxeberrieta).
- Xabier Lasa (Sorabilla).
Partaide bakoitzak bere taldetxoa eramango du: zorroztaile bat eta bi belar biltzaile.
Auzoen arteko herri kirol lehian, urtean zehar proba ezberdinak burutzen ari dira. Santa Krutz jaietan txinga, ingudea eta zaku lasterketa antolatu zuten. Etxeberrietako jaietakoa eta gero, proba berriak egingo dituzte Goiburuko, Buruntzako eta Sorabillako jaietan. Goiburun traktoreari tiraka ibiliko dira laguneko taldeak.