Etxeberrietako jaiak 2019

Colomo eta Zalakain bizkorrenak Cabrejas memorialean

Cabrejas Memorialeko krosa ospatu zen Etxeberrieta auzoan asteazken goizean. Nesketan, Lourdes Colomo (0;25:18), Iosune Alberdi (0:27:04) eta Arantxa Atxukarro (0:29:12) izan ziren azkarrenak, 6,5 kilometroko luzera zuen lasterketan. Mutiletan, berriz, Oscar Zalakain (0:21:21), Jon Ander Cabero (0:21:25) eta Aritz Mujika (0:21:26) izan ziren lehen hiru korrikalariak. Helduek saioa egin ostean, umeen txanda heldu zen.

Salikapen osoa, herrikrosa.eus web orrian:
https://www.herrikrosa.eus/_vertiempopuesto_e.asp?carrera=229
 
 
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!