Musika Hamabostaldia Andoainen

Xabier Lasa 2019ko abu. 2a, 09:10

Caritas eta Musika Hamabostaldiak elkarrekin atondutako “Hamabostaldi Solidario”-aren lehen kontzertua eskaini dute Andoaingo Sorabillan, musikarekin batera, ahaztu ezin ditugun pertsonak ekartzeko gogora, inoiz ahantz ez ditzagun.

Eguraldiak euriaren mehatxupean eduki gaitu egun osoan eta antolatzaileek, harrera etxeko belardian ez baizik eta elizako aterpea atondu dute okasiorako.

Julia Blanco (sopranoa) eta Facundo Guerrero (tenorra), biak Musikeneko kantu-ikasleak izan dira egitaraua garatzearen arduradun, Sarah Pérarnaud pianojole gazteak lagundu ez ezik, babes egokia eskaini duelarik, kontzertu guztian osotasun sentsazioa eskainiz emanaldiari. Bakarka nahiz bikoteka aritu dira abeslariak eta errepertorio anitz eta erakargarria eskaini dute ia 45 minutuz luzatu den kontzertuan.

Amaitzeko esan, lepo bete dela Sorabillako eliz-ataria eta kontzertuaren amaieran, Caritaseko harrera-etxeko gazteek saharar herrialdeetan ohi den bezala, adiskidetasun tea eskaini die etorri direnek elkarrekin eta artistekin komentatu ahal izateko beren inpresioak.

Bikaina egitasmoa eta hurrengo baterako horrelako beste hitzordurik ere izan dezagun desio bizia izan dugu guztiok. Zorionak antolatzaileei, artistei, bertaratu direnei eta Caritaseko arduradun, hezitzaile eta gazteei han harrera abegitsua egiteagatik.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!