Partidu politak ikusi ziren Sorabillako frontoian larunbatean, eta bi datu deigarri aipatu behar dira: lau bikoteetatik hiru, anaiek eta ahizpek osatu zituzten. Gainera, zortzi pilotarietatik sei Sorabilla auzokoak dira.
Iturzaetako pala txapelketako bi finalen errebantxak jokatu dira Sorabillako jaietan, joan den asteburuan. Elixane eta Alaine Jauregi ahizpak nesketan gailendu ziren, Aloña eta Garbiñe Ugalde ahizpen aurka, 25-12 irabazita. Mutiletan, Ander eta Julen Loidi anaiak lortu zuten garaipena, Xabier Alkorta eta Koldo Ponce izan zituztelarik aurkari, 25-12.