2019 ira 09 Andoain
Buruntzako taldeak irabazi du Andoaingo auzoen arteko herri kirolen liga. Sokatira eta lokotxa biltzea izan ziren azken bi probak, Sorabillako jaietan jokoan jarri zirenak igandean. Andoaingo auzo guztietatik hurbildu zen jendea Sorabillara, eta animoak ez zitzaizkien falta izan kirolariei, soka tirako lehian batik bat. Auzoetako bost jai batzordeek (Buruntza, Sorabilla, Santa Kruz, Goiburu eta Etxeberrieta) bigarren aldiz antolatu dute lehiaketa, eta oso harrera ona jaso du kirolarien zein ikusleen aldetik.