Sorabillako jaiak 2019

Zikiro jate jendetsua ospatu zuten Sorabillan

Xabier Lasa 2019ko ira. 9a, 14:20

Zikiro jateak jendez gainezka jarri zuen Sorabilla auzoko karpa, larunbt gauean. Giroa ezin hobea bizi izan zen, eta hainbat parte-hartzailek dantzarako gogo bizia erakutsi zuten, Los Rubi taldearen doinupean. Afarian zehar gogoan hartu zuten martxoaren 26an hil zen Joxe Mari Aizpurua "Puri". Antonio Calleja abeslariak eta Aran Mujika biolin joleak gidatuta, Txoria txori abestu zuten afariko parte hartzaile guztiek, Aizpuruaren omenez.

Erlazionatuak

Kantu bidez omendu zuten Puri

Jon Ander Ubeda 2019 ira 09 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!