Irailaren 16an pentsio duinen aldeko elkarretaratzea

Xabier Lasa 2019ko ira. 13a, 11:13

Irailaren 16an, astelehenarekin, berriro ekingo zaio pentsio duinen aldeko elkarretaratzearen dinamikari, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Ekimena 11:45etan hasiko da, Goikoplazan. Astelehenero-astelehenero biltzeko asmo irmoa agertu dute, administrazio publikoak euren aldarrikapenak kontuan har ditzan. Andoaindar guztiei luzatu diete gonbidapena antolatzaileek, beren ustetan gizarte osoan daukalako eragina gaiak. 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!