Andoaingo Udalak Iñaki Arregi Morazaren lan eredugarria nabarmendu du

Jon Ander Ubeda 2019ko aza. 8a, 19:02

Andoaingo Udalak oharra argitaratu du andoaindarraren senideei eta lagunei doluminak adierazteko. Ohar berean, Bizitza osoan zehar egindako lana balioan jarri du.

Udalaren oharra:

“Iñaki Arregi Moraza jauna zendu dela eta, Andoaingo Udalak bere familia, lagun eta parte hartu zuen elkarte guztiei gure doluminak eta babesa helarazi nahi dizkiogu.

Andoaindar orok gogoan dugu, Caritas edo Pastoral de la Salud elkarteen bitartez urte guzti hauetan egindako bolondres eta modu solidarioan gure bizilagunei lagunduz. Egindako lanarengatik, badira urte batzuk, Andoaingo Caritas elkarteak “Joxe Mari Olazabal bidean” sariarekin omendu zuen Iñaki Agirre Moraza.

Odol emaile elkartean egindako lana eta bertan lehendakari bezala eman zituen urteak ere aipatu nahi ditugu.

Urte askoz, bolondresean, Udaleko gizarte zerbitzuekin elkarlanean eta modu iraunkorrean egin zuen lana. Beti bere lagun, kide, famili zen Joxe Mari Olazabalekin.

Eskerrik asko Iñaki, beti izango zara eredu guztiontzat!".

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!