Martin Ugalde ipuin lehiaketako sari banaketa

Lehiaketara ehun eta berrogeita bat lan aurkeztu dira, eta epaimahaikideek balorazio baikorra egin dute.

10-11 urtekoen mailan, lehen saria Ekain Zabaletak lortu zuen "Potty infernuan" ipuinarekin. Bigarren saria, berriz, Izaro Hernanik "Ilusioari eutsiz" izeneko ipuinarekin.

12-13 urtekoen mailan, Maialen Garciaren "Malkoak Gernikan" ipuina irabazle izendatu zuten. Bigarren saria Inge Igarrizentzat izan zen "Sugarretatik ihesi iritsi zen laguna" ipuinarekin.

14-15 urtekoen mailan, Sara Villalbak lortu zuen lehen saria "Itzalak piztutako argia" ipuinarekin. 2. saria, Aner Alkainek "Peccata capitalia" ipuinarekin.

16-17 urtekoen mailan, azkenik, lehen saria Araitz Igerategi Lizarraldek lortu zuen "Bultzatzen gaituzten bultzadak" ipuinarekin. Bigarren saria Iñaki Mendiluce Ochoak lortu zuen "Yamama" ipuinarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!