Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak

Ohorezko aipamena jasoko du Iñaki Elorza irrati esatariak

Aiurri 2019ko aza. 22a, 11:28

©Julene Frantzesena

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren epaimahaiak gaur aditzera eman duenez, erretiroa hartu berri duen Iñaki Elorza “Txapas” kazetari ezagunak Ohorezko Aipamena jasoko du azaroaren 28ko sari banaketa ekitaldian.

Sariaren arau‐oinarrietan jasota dagoenez, “Epaimahaiak bere esku izango du euskal kazetaritzaren historian ezinbesteko erreferentzia izan diren erakunde, ekimen eta pertsonei Ohorezko aipamena egiteko aukera”. Aurten, XXXI. edizio honetan, aukera horretaz baliatu eta Ohorezko aipamena egitea erabaki du epaimahaiak. Euskal irratiko entzuleek oso ezaguna dute Iñaki Elorzaren ahotsa, urte asko eman baitu euskarazko irratigintzan, Herri Irratian lehenik eta Euskadi Irratian ondoren. Azaroaren 28an, ostegunarekin, 19:00tan izango da sari banaketa ekitaldia, Andoaingo Bastero kulturgunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!