2019/12/13 21:30

Antzerkia

"Argiaren Hautsa" antzerkia

"Argiaren Hautsa" antzerkia
Sarobe Arte Eszeniko Gunea, Urnieta

"Argiaren Hautsa" antzerkia egingo da Saroben Vaiven Teatroaren eskutik. Sarrerak 12 euro balioko ditu.

Laburpena: Bizipoza darion emakume batek, Milagrosek, Manuel zakar eta iheskorra ezagutuko du zahar egoitza batean. Milagrosek bizitza maite du; Manuel heriotzaren zain dago. Bien artean egunak itxuraldatu eta beldurrak uxatuko dituen harremana sortuko da.

Antzezlana bizitzaren eta azken aukeren aldarrikapena da, duintasunaren inguruko hausnarketa eta erronka berriei eusteko gonbidapena. Idazkera errealistari estuki helduta, baina komikigintzaren unibertsoaz eta zinema klasikoaren xarmaz zipriztindua, Argiaren hautsak bihar bertan hasteko moduko "beste bizitza hori" jorratzen du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!