Arratsaldeko 18:00etan jaiotzaren piztuera egin da; horrez gain, zenbait kanta Magale ikastetxeko haur eta gazteek gabon kantuak abestu dituzte plazan jarri duten oholtzaren gainean. Gazte batek bertsoa ere bota du eta amaitzeko trikitilariek plaza girotu dute. Gainera, haur, gazte eta helduentzat txokolate beroa ere banatu dute.
Musika, bertso eta trikitilarien artean, Magale ikastetxeko zuzendari den Mikel Ormazabalek pasa den urtean jaiotzarekin pasatakoa gogora ekarri du eta eskerrak eman ditu guztia ondo irteteko lan egin duten guztiei.