Lasterka Itzuli-ko parte-hartzaile guztiak, irudietan

Xabier Lasa 2019ko abenduaren 31

Jai giroa nagusi Lasterka Itzuli herri krosean. 384 korrikalari irten dira Zumea plazako irteeratik, kirola eta umorea uztartuz esateko agur 2019 urteari. Hona hiru bizkorrenak 5,3 kilometroko zirkuituan. Emakumeetan: 1- Maialen Gurrutxaga (20:28); 2- Nagore Aritzaga (22:16); 3- Almudena Carvajal (22:18). Gizonezkoetan: 1- Sergio Roman (16:28); 2- Jabier Menta (17:09); 3- Jabier Rodriguez (17:21).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!