2020/02/15 20:30

Antzerkia

'Zaldi urdina' antzezlana

'Zaldi urdina' antzezlana
Bastero Kulturgunea, Andoain

Artedrama Arte Eszenikoen Plataformaren eskutik, 'Zaldi Urdina' antzezlana ikusteko aukera egongo da Basteo Kulturguneko auditorioan. Sarrerak 12 euroko kostua du; gazte ordua, berriz, 3 euro.

Nondik datorren izenburua:
Euskal Herrian nahikoa da “Zaldi zuria” esatea burura etortzeko heroina eta 1980ko hamarkada. Eta behin buruko errota martxan ipinita, segituan etorriko zaizkigu burura beste hainbat auzi ere: gazteria eta rock musika, askori; hiesa eta heriotza, ez gutxiri; gatazka politikoa eta botereen esku beltza, beste hainbati. Auzia da droga kalean dela, hemen eta orain, bere ertz eta erabilera guztiekin. Eta, tartean, heroina itzuli dela. Hortik izenburu metaforikoa: ZALDI URDINA.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!