Atzo arratsaldean Bastero Kulturguneko areto txikian Andoain Laburrean korto lehiaketaren sari banaketa egin zen. Bertan bideoen egileak, ESCIVI Zine Eskolako Ainhoa Ayertza eta Udaleko zenbait ordezkarik hartu zuten parte.
Esanak esan, sari banaketarekin hasi baino lehen, Ainhoa Ayertzak ongietorria eman zuen eta jarraian, Mikel Arregi zinegotziak hartu zuen hitza. Arregik bukatu bezain laster, "Artiko" izenburua duen dokumentala jarri zuten; Jesus Mari Lazkanok eta Josu Venerok, Xabi Payaren testuarekin sortutako lana hain zuzen ere.
Epaimaikideei dagokienez, Uxue Jimenez zine eta bideo eskolako ikasle ohia, Gaizka Izagirre Gaztezuloko zuzendaria eta Aitor Goenaga izan dira kortoak baloratzearen arduradunak. Zoritxarrez, ezin zuten sari banaketa ekitaldian egon, beraz, euren aurkezpen bideoak ere jarri zituzten.
Horrekin guztiarekin, hiru sari banatu ziren:
- Lehen saria Ahizpak bideoak irabazi zuen. Egilea: Mahigel Rojas
- Bigarren saria Inork ikusi gabe bideoak irabazi zuen. Egileak: Mikel Belar, Ane Ajuria, Andrea Gallego, Eddy Zelaya.
- Hirugarren saria Ahaztura garaia bideoak irabazi zuen. Egileak: Xabier Abalde, Imanol Rodriguez, Unai Pellejero eta Noa Blanco.