Koronabirusa

Txorien kantua

Jon Ander Ubeda 2020ko mar. 22a, 12:30

Igande goizean nabarmen jaisten da ibilgailuen joan-etorria. Hala eta guztiz ere, herri bizia izan ohi da Andoain. Udaberri giroan oinezkoak, mendizaleak, korrikalariak eta txirrindulariak ikus daitezke kalean. Horien artean, bisitariak, Urigain aldetik Leitzaran haranera bidean igarotzen direnak.

Martxoaren 22an ez dago halakorik, eta hustasun handi batek hartu du Andoaingo herrigunea. Txorien kantua nagusitzen ari da goizean, sukalderen batetik entzuten den ontzien soinuaz gain.

Konfinamendua ez ohiko egoerak eta paisaiak uzten ari da, herriz herri. Argazki-bilduman instante geldo bat irudikatu da. Atxikita dagoen bideoan, aldiz, plano bera segundu luzez “play”ri emanda utz daiteke. Ez baita aldaketarik nabaritzen.

Okindegian saltzaileak dio egunkari gutxiago saltzen dituztela, eta jende gutxiago dabilela kalean. Kontrara, eta umore puntu batez, egunean bi edo hiru alditan erostera hurbiltzen diren bezeroak badaudela adierazi du. 

Astebete igaro da konfinamendua agindu zutenetik; hasiera batean bi asteetako lehena. 8 igaro dira, baina beste 7 eta beste 15 gehiago izango dira. Sanchezek, Erdikegoetako presidenteekin egindako bileran, Alarma Egoera luzatuko dela iragarri baitu.

Txorien kantuak lagun gaitzala, asteotan.

Erlazionatuak

Kaleak hutsik Andoainen

Jon Ander Ubeda 2020 mar 22 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!