2020/04/30 14:00

Deialdia

Ikerketa historikoen deialdia luzatu da

Ikerketa historikoen deialdia luzatu da
Udal Artxiboa, Andoain

Koronabirus-ek eragindako Alarma Egoera dela-eta, “Andoaingo historiari buruzko ikerketarako dirulaguntzetara” aurkezteko epea luzatu egingo da, hasiera batean, apirilak 30 arte. Egoeraren arabera aginteek markatu dezaketen epeak aldakorrak direla kontutan hartuta, beti ere. Proiektuak Udal Artxiboko emailetara bidali ahal izango dira, honako helbideetara: konartxiboa@andoain.eus eta artxiboa@andoain.eus. Edozein zalantza argitzeko deitu telefono hauetara: 943 300 830 (344 / 347 luzapenak).

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!