Kaletxikitarren arteko elkartasuna areagotu egin da egun hauetan. "Xalbadorren heriotzean" abesteko deialdia zabaldu zen Euskal Herrian barrena, pandemian hil diren lagunen alde. Atzokoan auzotarren Modesta Garayalde Galdos gogoan izan zuten, bideoan ikus daitekeenez.