Koronabirusa

Familia gehienek kalera ateratzeko aukera baliatu dute

Aiurri 2020ko api. 26a, 14:40

Eguerdi aldera, bereziki, nabarmena izan da herrikideen joan-etorria. Kaleetan haurrak eta helduak ikustean, normaltasunaren irudia berreskuratu da. Hein batean, oraindik ere merkatalgune txiki gehienak itxita daudelako.

Paseoan, oinez ala patinetea hartuta, haur eta gaztetxo ugari kalez kale ibili da. Jende asko ikusi da Zumea plaza inguruan, Goikoplaza aldean eta baita paseorako gune ezberdinetan ere. Hala nola, Txistoki pasealekuan edota Belabi kalearen pareko bidexkan ere. Martxoaren 14az geroztik haur eta gazteentzat kalera irtetea ezinezkoa izan da, eta aukera ireki duten lehen egunean asko izan dira etxetik atera direnak.

Eta zer topatu dute haurrek, kalera irten direnean? Ibiltzeko espazio irekia. Eta horrez gain, parkeak itxita, ilarak okindegietan, tabernak eta jatetxeak itxita... eta pertsonen arteko distantzia. Horixe izango da egun hauetako "normaltasun berria".

Oro har, jendeak ondotxo erantzun dio erakundeetatik egindako deialdiari. Pertsonen arteko distantzia mantendu da. Herrigunean Udaltzaingoaren presentzia nabarmena izan da, ezarritako araudi zorrotza betearazten ahalegintzeko.

Zuhur jokatu beharra dago, oriandik ere kutsatuen kopurua nabarmena baita. Andoainen, esaterako, kopuruan goruntz egin du azken egunetan.

 

Eta zer topatu dute haurrek, kalera irten direnean? Ibiltzeko espazio irekia. Eta horrez gain, parkeak itxita, ilarak okindegietan, tabernak eta jatetxeak itxita... eta pertsonen arteko distantzia. Horixe izango da egun hauetako "normaltasun berria"

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!