Aurtengoan ez da auzoko jaietako eskuorririk argitaratu, eta horren ordez Aiurri astekariak landutako informazioa zabalduko da. Besteak beste, egitaraua eta Jai Batzordeari egindako elkarrizketa aurki daitezke bertan.
Aiurri astekaria ez da argitaratzeaz utzi, Koronabirusaren krisia piztu zenetik. Banaketa eraldatuz joan zen, eta azken asteetan ohiko banaketa sistemara itzuli gara. Harpidedunek etxeko buzoian jasotzen dituzte astekaria eta hamaboskaria. Ohikoan, kioskoetan ere astekari gutxi batzuk banatu ohi dira. Harpidetza sustatzeko amu modukoa da.
Astekari hau jaien eremuko etxebizitza guztietara iritsiko da, helburu bikoitza betez. Jai Batzordearekin lankidetzan, jai programa etxe guztietara iristea bermatzea. Modu horretan apirilaren 30eko data duen astekaria Kale Nagusian, Eskola kalean, Kaleberrian, Juan Bautista Erro kalean, Zumea kalean, Zumea plazan, Aingurasutegi kalean, Belabi kalean eta Txitibar plazan banatuko da.
Jai Batzordeari eginiko elkarrizketa edota jai egitarau alternatiboa bertan topatuko dute.
Aiurriko harpidedun ez denarentzat, aurrerantzean aldizkariko harpidedun egiteko aukera bikaina da.