Jaietan parte hartze aktiboa izateko deialdia

Aiurri 2020ko api. 30a, 08:24

Konfinamendua gainditzeko modu eraginkorra gailu teknologikoak erabiltzea da. Jaian parte hartzeko modua izan daiteke argazkiak eta bideoak partekatzea. Aiurrira bidaliz gero, jasotakoak Aiurri.eus bidez zabalduko ditugu.

 

Balkoi lehiaketa. Ederrenari saria emango dio Jai Batzordeak. 619 163 537 telefono zenbakira bidalitako argazkien artean egingo da aukeraketa.

Haur pregoia. Bidali txikien eta gaztetxoen argazkia: Marrazkia, esaldia... nahi duzuena!

Pregoia. “Gora Santakrutzak!” esanez grabatu bideoa.

Kuadrilen eguna. Bidali bazkariko argazkia.

Santa Krutz eguna. Aiurrikoak kalez kale eta plazaz plaza ibiliko dira, argazkiak eginez.

Pintxo lehiaketa. Argazkia bidali whatsapp bidez.

 

Bidali argazkiak eta bideoak
619 163 537 whatsapp zenbakira

Erlazionatuak

Jaien jarraipen berezia sarean

Xabier Lasa 2020 api 29 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!