Haur eta gaztetxoen artean miresmena eta emozio-sorta piztu ohi du Erraldoi eta Buruhandien konpartsak. Aiurrin zabaldutako bideo eta argazkiek irismen handia izaten dute, hurrengo egunetan. Aurtengoan ez da kalejirarik izango, eta haur eta gaztetxo asko penatuta egongo dira. Baita konpartsako kideak ere. Izan ere, azken urteotan garai oparoa bizi dute.