Zumeatarra martxa, Barandiaranena

Aiurri 2020ko mai. 2a, 15:00

"Zumeatarra gera Ontzerriko semeak. Gureak dira Leizaurko dorrea, Aingurasutegiko ola. Gureak ere Gurutze Donea, Oria eta Leizaran ibaiak. Gora, gora, Zumea, gora", elkartearen ereserkiaren lehen esaldiak dira. Juan Bautista Barandiaran Iturriotzenak dira letra eta doinua. 1928 urtean Andoaingo Zumea auzoan jaio zen, Santa Krutz ermitaren alboan. 2018an hil zen eta urte hartako jaietan omenaldia egin zioten.

 

2018an omendu zuten Santa Krutz jaietan, elizan bertan egindako kontzertuan:

Juan Bautista Barandiaran Andoaingo musikagile zendu berriari merezitako omenaldia eskaini zioten herriko abeslari, txistulari eta musilazaleek San Krutz elizan. Sendikoek oroigarria jaso zuten. Ondoren, Barandiarenk konposatutako Andoain eta Zumeatarra ereserkiak interpretatu zituzten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!