Santa Krutz egunak esanahi berezia du andoaindar askorentzat, eta gaurkoan ikusi da oztopo guztien gainetik ere herritar asko festarekin gozatzeko prest daudela. Dozenaka herritar irten da leiho eta balkoietara, Jai Batzordeak egindako proposamenarekin bat eginez. Santa Krutz martxa joz, alaitasuna eta festa giroa eman diote igande eguzkitsuari.