EkonoVID

Merkatalgune askoren ateak zabalik daude

Aiurri 2020ko mai. 11a, 12:29

Goizak aurrera egin ahala, tokiko merkataritza martxan jartzen hasi dela esan daiteke. Ostalaritza zerbitzuei dagokionez, ohiko okindegi eta kafetegiez gain, Karrika eta Aker tabernak zabalik daude. Merkataritza sektoreari dagokionez, denda gehienak zabaldu dituztela esan daiteke.

Itxialdi eta konfinamenduaren ostean, herriguneko merkataritza pertsiana irekitzen ari da. Haurren produktuetan espezializatu den Pottoko, Ciclos Patxi bizikleta denda, Edergai denda, elektrotresnak saltzen dituen Anexo... askoren artean aipa daitezkeen negozioak dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!