Osasun arloko langileen alde txaloka

Azken txalo zaparrada San Juan bataiatzailearen egoitzaren aurrean

Xabier Lasa 2020ko mai. 17a, 23:59

Herritar batzuren ekimenez, dozenaka pertsona Ama Kandida etorbidean dagoen San Juan Bataiatzailea adinekoen egoitzara hurbildu dira txalo egitera. Gaur osasun arloko profesionalei txalo egiteko azken eguna delakoan, ekimen berezia sustatu da. Txaloa joz aritu dira egoitzaren barrutik eta kanpotik. Barruan, egoiliarrak eta langileak. Kanpoan, herritarrak eta lanean ez zeuden hainbat langile. Hunkigarria izan da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!