Maiatzak 22 | Olagaindik

Diego Barrasa 2020ko mai. 22a, 09:53

Andoaingo "Skyline"tik ikuspegia aldatuz doa, garaiaren arabera. Konfinamendu garaian ohikoa izan zen Leitzaran aldera doan bidegorria huts-hutsik ikustea. Egun hauetan, eguraldia lagun, oinezko askoren igarobidea da. Ez da hain ohikoa dagoeneko oinezkorik gabe ikustea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!