Udalak aditzera eman duenez, bonoak datorren ekainaren 30era arte erabili ahal izango dira “saltoki txikietan, ostalaritzan, eta baita zenbait zerbitzutan ere: dentista, podologo, optika edota fisioterapia zerbitzuetan”.
Marijose Izagirre Sustaken ekonomikoaren arloko zinegotziak kanpainak izan duen harrera ona nabarmentzearekin batera, ekimen berriak iragarri ditu: “Kanpaina ez da hemen amaituko, aurreko astean iragarri genuen bezala, udazkenean beste fase bat hasiko dugu, eta ziurrenik, eskuratzeko sistema ordenatuagoa planifikatu ahal izango dugu”.