Ganso & Cia konpainiak 'Babo Royal´ ikuskizuna eskainiko du lau urtetik gorako haurrentzat. Ondarreta ikastetxeko patioan izango da irailaren 20an, 18:30ean. Sarrera doakoa da, eta gonbidapena jasotzeko Bastero Kulturguneko leihatila emanaldia hasi baino bi ordu lehenago irekiko da.
Sinopsia:
50m2-ko inperioa, burutik jota dagoen erregea eta trobalari bitxia. Lurralde txiki honetan xelebrekeria da jaun eta jabe. Tronpetak entzun eta banderak astintzen dira. Ospakizuna has dadila! Fisikoki edo sinbolikoki, guztiok gonbidatuta gaude desfile, borroka edota torneoan parte hartzera. Erregeak nahi duen oro fantasia bihurtu beharko da.
BABO ROYAL jolasa da, non hierarkiak trukatzen diren, non egunerokotasunak harritzen duen, non normaltasuna eta zentzutasuna debekatuta dauden.