Andoaingo emakumeei buruzko argazki erakusketa, zabalik berriro

Xabier Lasa 2020ko ira. 4a, 13:42

Itsaso Mendiluze, argazki-erakusketaren prestatzailea

Itsaso Mendiluzek prestatu zuen erakusketa, eta Basteron aurtengo martxoaren 5ean ikusgai jarri bazuen ere, laster bertan behera geratu behar izan zuen osasun krisialdia zela medio. Erakusketa irailaren 14tik 25era (asteartetan itxita) arte egongo da zabalik. Astegunetan 18:30etik 20:00etara, eta larunbatetan 10:30etik 13:00etara.

 

Itsaso Mendiluzek azken urtetan osatu duen hirugarren argazki-erakusketa da irailaren 14an irekiko dena, Andoaingo emakume langileak protagonista izanda. Hirugarrengo hau 270 argazkiez osatzen da. 2020ko martxoan Aiurri-n erreportajea argitaratu zen, orduan egin zen irekiera ekitaldia hizpide hartuta (kronika, argazkiak eta bideoa).

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!