Gehiago, Gehiagorekin eta Gehiagotan lemapean egingo da aurtengo Euskaraldia. Hala ere, aurretiaz prestakuntza eta lan handia egin beharra dago, aurten berrikuntzekin baitator; ezagunak diren Ahobizi eta Belarriprestez gain, kanpo eta barne Ariguneak ere txertatu dituzte. Gauzak horrela, azalpen guztiak emateko eta modu egokian informatzeko ekitaldia egingo da Basteron urriaren 22an. Izena emateko azken eguna urriaren 20a izango da, eta andoain@euskaraldia.eus postaren bitartez egin beharko da.
Zer dira Ariguneak?
Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean.
Euskaraldirako egoitza berria
Kale Nagusian ZASA denda zen tokian zabaldu dute egoitza berria. Bertan izena emateko aukera dago ostegun arratsaldetan eta larunbat goizetan.