Gipuzkoan adinekoen arretarako 65 egoitza-zentro eta 5.425 plaza daude. gaur egun, 122 COVID-19 kasu positibo daude. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 110 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 47 pertsona hil dira.
Bart iluntzean Andoaingo Udalak kezka agertu zuen egoerarekin, eta animozko mezua zabaldu zion adinekoen egoitzako komunitate osoari:
Oso kezkatuta gaude positiboen kopuruak gora egin duelako #COVID19-agatik San Juan Bautista egoitzan
— Andoaingo Udala (@AndoaingoUdala) November 4, 2020
Alkatea Aldundiko langileekin harremanetan jarri da eta #Andoain-go Udaleko baliabide guztiak jarri ditu haien esku.
Gure indar guztia bidaltzen diegu. https://t.co/x0xiwjQ64a