Covid19 | Datuak egunez egun

Andoainen zenbatu diren 19 kasuak gehienbat San Juan Bataiatzailea egoitzarekin harremandutakoak dira

Aiurri 2020ko aza. 4a, 12:35

Eskualdean 41 kasu gehiago zenbatu dira azken 24 ordutan; horietatik 19 Andoainen, 10 Amasa-Villabonan, 8 Urnietan, 3 Zizurkilen eta bakarra Adunan. 

Andoaingo kasu gehienak San Juan Bataiatzailea egoitzan hautemandakoak dira. Horren inguruan Aiurri informazioa zabaltzen aritu da azken ordutan.

Amasa-Villabonan joera gorunzkoa da oraindik ere

Amasa-Villabonan ere kasuek gora egiten jarraitzen dute, atzo 1000ko intzidentzi tasaren langa gainditu duten. Gaurko datuetan eta joera hori indartuz doala ikusten da. Antzeko intzidentzia tasa mugatua duten udalerrietan PCR proba masiboak egin izan dituzte. Nolanahi ere, ikusi beharko da hurrengo egunetako joera zein den.

Adunan kasu positibo bat

Azken egun luzeetan kasu positiborik antzeman gabe, gaur Osakidetzak zabaldu duen txostenaren arabera, positibo bat dago adunarren artean.

Urnietan egoera hoberuntz doan seinaleak ikusten dira

Azken bi asteetako intzidentzia-tasa metatua jaisten ari da, pixkanaka bada ere. Eta nabarmen jaisten ari dena birsorkuntza-tasa ere. Birusa kontrolatzen ari diren seinaleak dira.

Azaroak 2, astelehena:

Positiboak: 10.

Intzidentzia-tasa: 2988,69.

RO birsorkuntza-tasa: 1,30.

Azaroak 3, asteartea:

Positiboak: 5.

Intzidentzia-tasa: 2843,30.

RO birsorkuntza-tasa: 1,22.

Azaroak 4, astezkena:

Positiboak: 8.

Intzidentzia-tasa: 2778,68.

RO birsorkuntza-tasa: 1,10.

Euskadi

Atzo, 15.611 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.425 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 163 kasu gehiago zenbatu dira Araban, 623 Bizkaian eta 630 Gipuzkoan; 9 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan edo bizileku ezezaguna dutenetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDa duten 107 pertsona ZIUn daude. Bestalde, urriaren 26tik azaroaren 1era bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 46 hildako egon direla.

 

PCR POSITIBO BERRIAK, AZAROAK 2-8

HERRIA

AZAR 2 AZAR 3 AZAR 4 AZAR 5 AZAR 6 AZAR 7 AZAR 8

ANDOAIN

4 19          

URNIETA

5 8          

ZIZURKIL

0 3          

VILLABONA

4 10          

ASTEASU

0 0          

ADUNA

0 1          

GIPUZKOA

490 630        

 

PCR POSITIBO BERRIAK URRIAK 26- AZAROAK 1

HERRIA

URR 26 URR 27 URR 28 URR 29 URR 30 URR 31 AZAR 1

ANDOAIN

3 10 18 9 8 21 2

URNIETA

3 13 15 14 13 10 10

ZIZURKIL

3 3 3 3 1 3 0

VILLABONA

1 5 6 5 7 10 1

ASTEASU

0 1 1 2 2 1 1

ADUNA

0 0 0 0 0 0 0

GIPUZKOA

413 511 564 570 591 592
Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!