Bastero Kulturgunea berriro zabaltzeko prestatzen ari dira

Aiurri 2020ko aza. 5a, 09:29

Leihatilan zinema emanaldiak iragartzen ari dira. Asteburu honetako helduen emankizuna 19:30ean izango da, eta haurrena 17:00tan. Horrez gain, erakusketaren irekiera eta musika emanaldi bat ere egitekotan dira.

Urriaren 23an Andoaingo Udalak indarrean jarriko zituen neurri-sorta iragarri zuen. Besteak beste, Basteroren kultura-programazioa eta zinema emanaldiak bertan behera utzi zituzten, baita Basteroko erakusketa aretoa ere. Bada, asteburu honetarako zinema emanaldia aurrikusita daude eta horrez gain “Harriak: “Paladin” erakusketaren irekiera iragartzen ari dira.

Asteburu honetan “Como perros y gatos: la patrulla unida” haur filma eskaintzekoak dira, eta sarrerak dagoeneko salgai daude. Helduentzat, berriz, “Explota explota” film musikala.

 

Kontzertua

Udazkenaren programazio-sortan Okiñena piano-jotzailearen emanaldia iragarrita zegoen. Eta badirudi ostiralean kontzertua eskaintzeko aukerak aztertzen ari direla.

Ekitaldi hauek guztiak, beti ere, gaurko eta biharko egoeraren arabera alda daitezke. Zartiren batean edo bere osotasunean.

 

Kiroldegia

Udalak antolatutako kirol ikastaroak bertan behera geratzen ziren, baina egun gutxira zabaldu zuten. Igeriketa eta bestelako ikastaro batzuk martxan daude.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!