Covid19 | Datuak egunez egun

Kabiak kudeatzen du Andoaingo adinekoen egoitza

Aiurri 2020ko aza. 10a, 07:38

Andoaingo egoitzan, egun, 90 egoiliar bizi dira, eta 87 langilek egiten dute lan bertan.

2017ko urriaren 26an Andoaingo Udalak egin zuen osoko batzarraldian, San Joan Bataiatzailea adineko egoitza Kabia sarean sartzeko egitasmoa onetsi zuen. Andoain Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatzea adostu zuten, aho batez. Horrela, 2018ko urtarrilaz geroztik, Foru Aldundiak kudeatzen du egoitza Kabia organismo autonomoaren eskutik. Hitzarmenaren arabera, Udalak Foru Aldundiari doan laga zizkion egoitza eta bere baitan dauden departamentuak; horretarako, baina, hainbat baldintza ezarri ziren etorkizunean bete zitezen. Besteak beste: bertako langileek lan baldintzatan ez dezatela okerrera egin, egoitzak jarduera berbera eskaintzen jarraitzea, eta egungo lan poltsa errespetatzea.

Apartamentu tutelatuak

San Juan Bataiatzailea Egoitzara itsatsita dauden apartamentu tutelatuetan, berriz, zazpi egoiliar bizi dira; langile batek egiten du lan bertan. Horren kudekatea Udalaren Gizarte Zerbitzuak darama.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!