Covid19 | Datuak egunez egun

Kasu positibo berri bat San Juan bataiatzailean

Aiurri 2020ko aza. 10a, 18:53

Adinekoen egoitzetako egoerari buruzko egoera eguneratu du Foru Aldundiak, eta gaur emandako datuen arabera kasu positibo berri bat atzeman dute San Juan Bataiatzailea adinekoen egoitzan.

Azken orduetan 11 kasu positiboren berri eman dute Gipuzkoako egoitzatan. Horietako bat Andoainen. Adinekoen egoitzatan birusak agerraldi gogorra egin du Euskadi osoan. Gaurko datuen arabera, Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean 188 COVID-19 kasu positibo daude. Horietako 21 Andoaingoak dira. Berez, Andoaingoak 22 dira baina astelehenean kutsatutako egoiliar baten heriotzaren berri eman zuten.

21 kasu Andoaingoak dira. Berez, Andoaingoak 22 dira baina astelehenean kutsatutako egoiliar baten heriotzaren berri eman zuten.

Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 119 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 51 pertsona hil dira.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!