Covid19 | Datuak egunez egun

PCR proba egin diete adinekoen egoitzako egoiliar eta langile guztiei

Aiurri 2020ko aza. 9a, 19:25
Hernanin testak egiten aritu zireneko irudia. ©DYA

Gaurkoan DYAk PCR probak egin dizkie San Juan Bataiatzailea adinekoen egoitzako egoiliar eta langile guztiei.

Azken orduetan jakin da birusak jotako egoiliar bat hil dela. Guztira, Andoaingo egoitzan kutsatutako pertsona kopurua 20koa da. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak DYArekin batera PCR probak egiten jarraitzen du. Berriki emandako datuen arabera, sei kasu berri antzeman dira Donostian eta Beasainen. Andoainen, aldiz ez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!