Covid19 | Datuak egunez egun

Azken hiru egunetan 83 kasu zenbatu dira eskualdean, horietatik 30 Andoainen, 23 Villabonan eta 13 Urnietan

Aiurri 2020ko aza. 9a, 12:34

Positiboek goruntz egiten jarraitu dute azken 72 ordutan; Andoainen 30 kasu gehiago, Amasa-Villabonan 23, Urnietan 13, eta Asteasun eta Adunan bana. Datozen asteetan, kutsatze kasuen beheranzko joera hartzea espero da, larunbatean martxan jarri ziren neurriak direla medio.

Atzo, 12.037 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.178 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 69 kasu zenbatu dira Araban, 620 Bizkaian eta 478 Gipuzkoan; 20 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 37 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 130 pertsona ZIUn daude.

Eskualdean azken 72 ordutan jasotako datuak:

  • Andoain: 13 kasu (ostirala), 10 kasu (larunbata) eta 7 kasu (igandea)
  • Urnieta: 7 kasu (ostirala), 6 kasu (larunbata) eta 2 kasu (igandea)
  • Amasa-Villabona: 9 kasu (ostirala), 12 kasu (larunbata) eta 2 kasu (igandea)
  • Asteasu: kasurik ez (ostirala), kasu bakarra (larunbata) eta kasurik ez (igandea)
  • Zizurkil:  5 kasu (ostirala), 6 kasu (larunbata) eta 2 kasu (igandea)
  • Aduna: kasurik ez (ostirala), kasu bakarra (larunbata) eta kasurik ez (igandea)

HERRIA

AZAR 2 AZAR 3 AZAR 4 AZAR 5 AZAR 6 AZAR 7 AZAR 8

ANDOAIN

4 19 13 11 13 10 7

URNIETA

5 8 4 6 7 6 2

ZIZURKIL

0 3 2 1 5 6 2

VILLABONA

4 10 4 12 9 12 2

ASTEASU

0 0 2 0 0 1 0

ADUNA

0 1 0 0 0 1 0

GIPUZKOA

490 630 671 663 633 528

Alderaketa, aste batetik bestera

  • Andoainen igoerak goruntz jarraitzen du, eta igoeraren proportzioa egonkor samar dagoela dirudi. Neurri berriekin igoera jaistea lortu beharko litzateke.
  • Urnietan, adibidez, oso nabarmena da jaitsiera hori. Tasan eta ID tasan nabarmen ikusten da birusa kontrolatzeko bidean daudela.
  • Villabonan kasuek gora egin dute, eta ondorioz intzidentzia tasak ere goruntz egin du. Andoainen bezala, neurri berriekin jaitsi beharko litzateke.

Koadroan aurreko asteburuko datuak, eta negritan asteburu honetakoak:

HERRIA Ostirala Larunbata Igandea

Tasa

ID
ANDOAIN 8 21 2

782,87

1,27
  13 10 7 996,99 1,27
URNIETA 13 10 10

2988,69

1,30
  7 6 2 1873,00 0,63
VILLABONA 7 10 1

948,19

1,75
  9 12 2 1490,01 1,57
ZIZURKIL 1 3 0

990,43

1,43
  5 6 2 1155,50 1,17
ASTEASU 0 2 0

1354,84

1,05
  0 1 0 580,65 0,43
ADUNA 0 0 0

208,33

0,50
  0 1 0 416,67

2,00

Oinarrizko birsorkuntza tasa

Apaltzen ari da eta hori datu ona da. Positibo bakoitzak pertsona gehiago kutsatzeko aukera murrizten dela adierazten du. 1etik behera egoera kontrolpean dagoela diote adituek. Urriaren 27an 1,21ean zegoen. Azaroaren 8an, aldiz, 1,06an dago Euskadin eta Gipuzkoan 1,05.

Eragina ospitaleetan

UCI-ZIUn dagoen gaixo kopurua goruntz doan arren, azken zazpi egunetan geldialditxoa egon dela adierazten du grafikoak. Datu inportantea da etengabeko igoera ematen ari zelako ospitaleratze berrien kasuan.

PCR gutxiago eta Antigeno proba gehiago

Joera bat ere nabarmentzen ari da azken egunetan. Geroz eta PCR proba gutxiago egiten dituztela, eta aldiz gehiago Antigeno delakoak. Azken hauek berriki hasi dira txertatzen, eta probaren emaitza positiboa edo negatiboa azkarrago lortzen da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!