"Hizkuntza batekiko maitasuna adierazteko baliagarria da"

Mikel Arberas 2020ko aza. 24a, 07:12

Mehrdad Ebadi BELARRIPREST

"Aurtengoan ere rol berbera aukeratu dut".

Pasa den Euskaraldian parte hartu zenuen? Zein rol aukeratu zenuen?

Pasa den Euskaraldian Li dendan egon nintzen eta belarriprest gisa parte hartu nuen. Aurtengoan ere, rol berbera aukeratu dut.

Zergatik da garrantzitsua Euskaraldia?

Hizkuntza batetiko maitasuna adierazteko edozein ekimen ongietorria da. Modu batera edo bestera hizkuntzari bultzada bat emateko balioko du.

Zer ematen du Euskaraldiak?

Esan beharra daukat, ez nagoela zuzenean Euskaraldian sartuta, baina urte osoan zehar nire Euskaraldia egiten saiatzen naiz. Euskaraldia urte osoan zehar egin behar da eta, nire aukeren baitan, herritarren batek euskaraz hitz eginez gero ulertzen eta barneratzen saiatzen naiz. 

Aurtengo egoera ikusirik, jendeak berdin berdin parte hartuko duela uste duzu?

Pandemiak beste ekimen batzuk zapuztu dituen bezala, aurtengo Euskaraldia ez da izango duela bi urtetan bezala. Neurriak hartuta, gauza asko alde batera utzi beharko dira.

Euskaraldiak egoera soziolinguistikoan eragiten duela uste duzu?

Lehen esan bezala, euskara sustatzeko balio duten ekimenak oso interesgarriak eta garrantzitsuak dira.

Normalean belarriprest bigarren mailako rol gisa hartzen da, guztiek Ahobizitzat parte hartzen dute.

Ez dut arazorik ikusten. Herritar askok euskaraz hitz egiten didate eta nik erdaraz erantzuten diet. Honen ostean, erdarara igarotzen dira edo euskaraz hitz egiten jarraitzen dute. Hori guztia naturaltasunez eta normaltasunez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!